Oraingoan Cristinak egindakoa, hau lehiaketa... aurrekoa bezalakoa baina aldaketa txiki baina esanguratsua batekin, hiru arrautza eta oliba olioa, beste guztia berdin berdin. Zein gozoago? Iritziak emateko unea.
Ohitura bihurtzen ari da gure atsedenaldietan elkartzea eta zerbait dastatzea, batek ekarritako pastela, besteak ekarritako gazta eta horrela zerrenda luzea osatuz mermelada, ardoa, pikuak, sagarrak, perrotxikoak... . Baten urtebetetzea dela, besteak bidaia egin duela edo etxean igande arratsaldean... . Gauza da aitzaki ona topatu dugula barre batzuk egiteko, goiz erdian zerbait jateko.
Horrela sortzen da blog hau, betetzen joango gara, gure sukalde txokoa erakusten. On egin dagizuela.
Gure "txokoa" ere zabalik duzue nahi duzuena idazteko: zinema, literatura, bidaiak, jatetxeak, gogoetak...
No hay comentarios:
Publicar un comentario